2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
Hirigintzako aldaketa xehakatua Udal Planean,
S6 sektoreari dagokiona (ZOP 7), Ipertegi II industrialdean baitago. Hasierako onespena
Orkoiengo Udalak, 2015eko maiatzaren 14an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planeko hirigintzako aldaketa xehakatua, S6 sektoreari dagokiona (ZOP 7), Ipertegi II industrialdean baitago, Sergoa SLk sustaturik.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.3. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Orkoienen, 2015eko maiatzaren 19an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.
Iragarkiaren kodea: L1507627