102. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Hirigintzako aldaketa xehakatua Udal Planean, 1564. lurzatiari dagokiona (S6 sektorea, ZOP 2), Ipertegi I industrialdean baitago. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2015eko maiatzaren 14an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planeko hirigintzako aldaketa xehakatua, 1564. lurzatiari dagokiona (S6 sektorea, ZOP 2), Ipertegi I industrialdean baitago, ICM España SLk sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.3. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Orkoienen, 2015eko maiatzaren 19an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1507626