102. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

244/2015 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Mendi Zerbitzuko zuzendariak emana, Urbasa eta Andia ondare mendietan larre azalerak eskatu eta eskaera onartzeko prozedura onesten duena.

Uztailaren 1eko 267/1996 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Urbasa eta Andia mendietako natur baliabideen antolamendu plana, eta otsailaren 27ko 3/1997 Foru Legearen bidez deklaratu zen Urbasa eta Andia mendietako Parke Naturala.

Gero, Natur Baliabideen Antolamendu Plana aldatu zen irailaren 7ko 198/2011 Foru Dekretuaren bidez.

Abenduaren 4ko 340/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Urbasa parke naturala erabili eta kudeatzeko plan zuzentzailea.

Plan horren 4.1 artikuluaren arabera, eskubide tradizionalen erabilera, besteak beste larratzekoa, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak ezarri prozedurari jarraikiz eginen da.

Bestalde, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren abuztuaren 12ko 1259/2011 Ebazpenaren bidez, Urbasa eta Andia mendietako larre eta oihanak antolatzeko proiektua onetsi zen.

Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiko Nekazaritza Zerbitzuak igorritako txostena ikusirik, non eskatzen zaion Mendi Zerbitzuari herrilurretako larre azalerak eskatu eta eskaera onartzeko prozedura jar dezan, bateragarriak izan daitezen Nekazaritzako Politika Bateratuaren ordainketa bakarraren laguntza araubidea erregulatzen duen Europar Batasuneko araudiarekin.

Oihanak Kudeatzeko Atalaren txostena ikusirik, non adierazten baita prozedura hau bateragarria dela Urbasako eta Andiako parke naturala erabili eta kudeatzeko plan zuzentzailearekin, osasun edo oihan gorabehera berriak salbuetsita.

Horrenbestez, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren abenduaren 31ko 1158/2013 Ebazpenaren bidez emandako eskumenak erabiliz; izan ere, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak esleituta dituen zenbait eskumen Mendi Zerbitzuaren esku uzten dira,

EBATZI DUT:

1. Urbasa eta Andia ondare mendietan herrilurretako larre azalerak eskatu eta eskaera onartzeko prozedura onestea. I. eranskinean zehazten da.

2. Eskabidearen eredua onestea. Ebazpen honen II. eranskinean agertzen da.

3. Ebazpen hau Oihanak Kudeatzeko Atalari, Ingurumena Zaintzeko Atalari eta Nekazaritza Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 8an.–Mendi Zerbitzuko zuzendaria, Fermín Olabe Velasco.

I. ERANSKINA

Urbasa eta Andia ondare mendietan herrilurretako larreak eskatu
eta eskaera onartzeko prozedura

Lehena.–Xedea.

Ebazpen honen xedea da Urbasa eta Andia ondare mendietan herrilurretako larreak eskatu eta eskaera onartzeko prozedura ezartzea, 2015eko kanpainarako.

Bigarrena.–Onuradunak.

Urbasa eta Andia ondare mendiko herrilurretako larreen onuraduna izateko, nafar auzotasun forala izan behar da eta mendi horietara norberaren jabetzako azienda eraman behar da larratzera.

Hirugarrena.–Esleipen eskaera.

1. Abeltzain bakoitzak idatziz eskatu behar du, ebazpen hau argitaratu eta 10 eguneko epean, Urbasa eta Andia ondare mendietan herrilurretako larreen esleipena. Horretarako, ebazpen honen II. eranskinean bildutako eskaera erabil dezake.

2. 2015eko kanpainan Urbasa-Andian bere jabetzako zer azienda sartu nahi duen adierazi beharko du, haien kopurua espezieka eta adin tarteak, bai eta Urbasa eta Andia mendietan esleitzea eskatzen duen larre azalera garbia, hektareetan emana.

3. Esleipen eskaera Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Mendi Zerbitzura igorriko da eta departamentu horretako edozein erregistro ofizialetan aurkez daiteke edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38. artikuluan ezarritako edozein bide erabiliz.

4. Ebazpen honek indarra hartu baino lehenago aurkeztutako eskaerak baliozkotzat joko dira.

Laugarrena.–Esleitzeko prozedura.

1. Urbasa eta Andia mendietan zenbat azienda larriko unitate sartu behar duen eskatzaile bakoitzak, hainbeste larre esleituko zaio, hark eskatutakoa muga harturik. Nolanahi ere, Urbasa eta Andia mendietako larre eta oihanak antolatzeko proiektuan xedatutakoarekin bat.

2. Mendi Zerbitzuko zuzendariak ebatziko ditu eskaerak, gaiari buruz eskumenak dituzten administrazio unitateen txostenetan oinarriturik.

Bosgarrena.–Onuradunaren betebeharrak.

1. Abeltzain esleipen-hartzaileek Urbasa eta Andia Erabili eta Kudeatzeko Plan Zuzentzailean biltzen diren abeltzaintzarako jarraibideak bete beharko dituzte.

II. ERANSKINA

Urbasa eta Andia ondare mendiko herrilurretako larreen
esleipenerako eskaera

Izena: ................., adinez nagusia; nafar auzotasun forala duena; NAN zenbakia: ........; honen ordezkari: ................; IFZ ..................; bizilekua: ................................., kalea: ...................................., zenbakia: .............., posta kodea: ..........., telefonoa: ................., posta elektronikoa: .......................

ESKATZEN DU:

1.–Urbasa eta Andia ondare mendiko herrilurretako larreen bazka-azaleren esleipena eta adierazten du mendira sartuko dela azienda kopuru honekin:

USTIATEGI ZK.

ADIN TARTEAK

MENDIAN
SARTUKO DIREN
AZIENDA KOP.

SARRERA EGUNA ETA GUTXI GORABEHERAKO
IRTEERA DATA

2 urtetik gorako behi azienda

Sei hilabetetik 2 urtera bitarteko (barne) behi azienda

Sei hilabetetik beherako behi azienda

Ardi azienda

Ahuntz azienda

6 hilabetetik gorako zaldi azienda

Sei hilabetetik beherako zaldi azienda

2.–Urbasa eta Andia ondare mendietakoko bazka-azalera garbiaren ....... hektarea esleituko dira, gehienez ere.

(Udala/Kontzejua. ..................), 2015eko ................... aren ........ (e)an.
(Sinadura)

Iragarkiaren kodea: F1507085