2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEKUNBERRI
Jarduerarako lizentzia. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egun baliodunean, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.
Sustatzailea: Simogaberri SL. Jarduera: metalezko pieza handien granailaketarako, tratamendurako eta estaldurarako nabe berriaren proiektua. Tokia: 12. poligonoa, 497-498 lurzatiak. Lekunberri.
Lekunberrin, 2015eko maiatzaren 14an.–Alkatea, José M.ª Aierdi Fernández de Barrena.
Iragarkiaren kodea: L1507475