2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IGUZKITZA
2015eko aurrekontua. Hasierako onespena
Iguzkitzako Udalak, 2015eko otsailaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2015eko aurrekontua.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Iguzkitzan, 2015eko maiatzaren 13an.–Alkatea, Salvador Garín Zabala.
Iragarkiaren kodea: L1507335