102. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKAROZE

Hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Ezkarozeko Udalak, 2015eko maiatzaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen hirigintzako hitzarmen bat, Susana Hualde Villanueva eta Melchor Hualde Villanueva jaun-andreek eta Ezkarozeko Udalak sustatua, Ezkarozeko U.E 2.1 unitatearen hirigintzako aprobetxamenduaren %10a gauzatzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25.5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Ezkarozen, 2015eko maiatzaren 18an.–Alkate udalburua, Juan José Layana Barber.

Iragarkiaren kodea: L1507644