2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EZKAROZE
Ezkarozeko U.E 2.1 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena
Ezkarozeko Udalak, 2015eko maiatzaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Ezkarozeko U.E 2.1 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, Susana Hualde Villanuevak eta Melchor Hualde Villanuevak sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Ezkarozen, 2015eko maiatzaren 18an.–Alkate udalburua, Juan José Layana Barber.
Iragarkiaren kodea: L1507641