102. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Jarduneko alkatearen ordainsariak

Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan eta Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan agindutakoan oinarriturik, Udaleko kontu hartzailea kontsultaturik eta Udalaren ezaugarri bereziei erreparatu ondotik, Udalbatzak aho batez honako hau erabaki du:

Lehena.–Jose Ignacio Bakaikoa Aristorena alkatearen dedikazio osoa kentzea. Erabaki honek gaurtik aurrera izango du indarra.

Bigarrena.–Eneka Maiz Ulaiar jarduneko alkateari dedikazio osoa jartzea bihartik aurrera, 2015eko apirilaren 14tik aurrera, hain zuzen.

Jarduneko alkateak lanaldi osoa izanen du, hau da, 35,40 ordu astean. Bestalde, 29.374,24 euroko soldata gordina jasoko du urtean, hamabi hilabetetan banatua, eta aparteko bi ordainsari, 2.098,16 euro gordinekoa bakoitza. Zenbateko horiei legeak agindutako atxikipenak aplikatuko zaizkie, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga eta Gizarte Segurantzako langile kuota kontuan izanik. Era berean, Udalak bere gain hartuko du enpresa kuota ordaintzea. Alkatearen ordainsariak urtero eguneratuko dira KPIaren igoeraren arabera, organo eskudunak bestelako igoerarik ezartzen ez badu.

Hirurrena.–Gizarte Segurantzaren Diruzaintzako Lurralde Bulegoan eskatzea Gizarte Segurantzan dagokion araubidean Jose Ignacio Bakaikoa Aristorenari baja emateko, eta Eneka Maiz Ulaiar afiliatzeko eta hari alta emateko, legediak agindutako moduan.

Laugarrena.–Erabaki honen berri ematea Udalaren Kontu-hartzailetzari, Eneka Maiz Ulaiarri eta Jose Ignacio Bakaikoa Aristorenari.

Bosgarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki oholean argitaratzea.

Etxarri Aranatzen, 2015eko maiatzaren 14an.–Jarduneko alkatea, Eneka Maiz Ulaiar.

Iragarkiaren kodea: L1507552