102. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Hirigintzako Udal Planeko determinazio xehakatuetako aldaketa: merkataritzako lokalak. Hasirako onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2015eko apirilaren 27an egindako osoko bilkuran, aho batez, ondoko erabakia hartu zuen:

1.–Hasiera batez onestea Etxarri Aranazko Udalak sustaturik Hirigintzako Udal Planean aldaketa puntuala egiteko espedientea (antolamendu xehakatuko determinazioak), non 44. artikuluari 7. puntua gehitu zaion, merkataritzako lokalei buruzkoa, hain zuzen. Hori dena, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan, 79.3 artikulutik hara igorrita, xedatutakoari jarraituz.

2.–Espedientea hilabeteko epean jendaurrean edukitzea, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki oholean eta Foru Komunitateko egunkarietan jarrita.

Etxarri Aranatzen, 2015eko maiatzaren 12an.–Jarduneko alkata, Eneka Maiz Ulaiar.

Iragarkiaren kodea: L1507550