102. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Aurrekontuko 2015/01 aldaketaren.
Hasierako onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2015eko apirilaren 27an egin osoko bilkuran, 2015. urteko udal aurrekontuko aldaketa hau onetsi zuen hasiera batez:

–2015/01, Kreditu gehigarria sartzea.

(Utzubar txikiko urbanizazio lanak).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Etxarri Aranatzen, 2015eko maiatzaren 4an.–Jarduneko alkatea, Eneka Maiz Ulaiar.

Iragarkiaren kodea: L1507542