102. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

277E/2015 EBAZPENA, maiatzaren 22koa, Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusiak emana, jendaurreko beste epe bat irekitzen duena Gendulaingo Udalez gaindiko Plan Sektorialeko UE-1 eta UE-2 exekuzio unitateak birzatitzeko proiektuentzat eta berriz entzutea ematen diena haiek ukitutako udalei. Proiektuek Galarko eta Zizurko udalerrietan dute eragina, eta Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak, S.A.k sustatu du.

Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusiaren martxoaren 17ko 85E/2015 eta martxoaren 17ko 83E/2015 ebazpenen bidez onetsi ziren behin-behinekoz Gendulaingo Udalez gaindiko Plan Sektorialeko UE-1 eta UE-2 exekuzio unitateak, eta hogei egunerako jarri ziren jendaurrean; aldi berean, entzutea eman zitzaien ukitutako udalei.

Ondorio horiek direla eta, interesdunen eskura jarri ziren hirigintzako espedienteak, haiek 2015eko 73. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 17an, argitaratuta; orobat, Sustapen Departamentuaren bulegoetan eta Sustapen Departamentuaren web-orrialdean: www.ExposicionPublicaOT.navarra.es.

Jendaurreko epeak amaiturik, eta ikusita Zizur Zendeako Udalak aurkeztu dituen alegazioak, akats bat atzeman da web-orrialdean argitaratu zen dokumentazioan. Zehazki, bi espedienteetan argitaratu den dokumentazioa sustatzaileak 2015eko urtarrilean argitaratu zuenari dagokio eta, aldiz, hasieran onetsitako dokumentuak sustatzaileak, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak egindako eskakizunak betetzeko, 2015eko martxoan aurkeztu zitueneei dagozkie.

Ikusirik Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak egindako txostena, eta Sustapen Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen martxoaren 20ko 21/2013 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Jendaurreko beste epe bat, hogei egunekoa, irekitzea, baita ukitutako udalei entzutea ematekoa ere, Gendulaingo Udalez gaindiko Proiektu Sektorialeko UE-1 eta UE-2 exekuzio unitateak birzatitzeko proiektuei buruz, Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak, S.A.k sustatu eta Galarko eta Zizurko udal mugapeetan baitute eragina.

Ondorio horietarako, bi espedienteak interesdunen eskura egonen dira Sustapen Departamentuaren bulegoetan (Alondegi kalea, 1-1. solairua; 31002 Iruña), eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

Gainera, dokumentuak Nafarroako Gobernuaren zerbitzuen katalogoan kontsultatzen ahalko dira, Sustapen Departamentuaren www.ExposicionPublicaOT.navarra.es. web-orrialdean “Jendaurreko epea eta parte-hartze publikoa” izeneko atalaren bidez.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan argitaratzea, eta sustatzaileari, jabeei, Galar eta Zizurko Udalei eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 22an.–Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusia, José Antonio Marcén Zunzarren.

Iragarkiaren kodea: F1507854