2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONEZTEBE
Inbentarioaren urteko zuzenketa
Doneztebeko Udalak, 2015eko maiatzaren 13an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen, aho batez: Udalaren ondasun eta eskubideen inbentarioaren zuzenketa onestea 2015eko ekitaldirako, prestatu den horretan onetsi ere.
Herritarrek eta bidezko interesdunek 15 egun balioduneko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, inbentarioaren urteko zuzenketaren onespenari buruzko alegazio, kexa edo oharrak aurkezteko.
Donezteben, 2015eko maiatzaren 14an.–Alkatea, Miguel San Miguel Azpiroz.
Iragarkiaren kodea: L1507645