2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GAZTELUBERRI
2015eko aurrekontu orokor eta bakarra. Behin betiko onespena
Gazteluberriko Udalak, 2015eko otsailaren 14an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2015eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.
Hasierako onespenaren iragarkia 2015eko 65. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 7an, jendaurrean eduki eta alegazio eta erreklamazioetarako epea ireki beharrez.
Ezarritako epea inork erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, aipatu aurrekontua behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Hona hemen behin betiko onetsi den aurrekontua:
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 2.163,00 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 200,00 euro.
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 5.294,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 5.620,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 83.200,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 2.300,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 98.777,00 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria gastuak: 16.866,00 euro.
2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 25.050,00 euro.
3. kapitulua. Finantza-gastuak: 100,00 euro.
4. kapitulua. Transferentzia arruntak: 23.050,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 33.711,00 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.
Gastuak, guztira: 98.777,00 euro.
Gazteluberrin, 2015eko maiatzaren 18an.–Alkate udalburua, José Hernández Aristu.
Iragarkiaren kodea: L1507647