102. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek.

Sustatzailea: Natalia Aragón Peralta. Jarduera: elikagaien eta edarien txikizkako merkataritza. Tokia: Plazuela kalea, 15; 5. poligonoko 83. lurzatia.

Carcarren, 2015eko maiatzaren 14an.–Alkatea, Salomón Sádaba Díaz de Rada.

Iragarkiaren kodea: L1507397