102. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

UC-2 eremuaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Alkatetzaren maiatzaren 13ko 80/2015 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen Besaire eta Iparberoki kaleen artean dauden familia bakarreko etxebizitzetako etxesail batzuen xehetasun azterlana (horien jarduketa esparrua Beriaingo Udal Planeko UC-2 eremuko katastroko 957tik 987ra eta 997tik 1057ra bitarteko lurzatiei dagokie). Beraingo Udalak sustatu du.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Beriainen, 2015eko maiatzaren 13an.–Alkatea, Tomás Prieto Blanco.

Iragarkiaren kodea: L1507425