2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BEIRE
Aurrekontuko 1/2015 aldaketa. Kreditu berezia
Beireko Kudeaketa Batzordeak, 2015eko apirilaren 28an egin bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen aurrekontuko aldaketa baten espedientea; kreditu bereziaren bidezko aldaketa da, zortzi mila euro egiten du eta Beireko zubiko argi publikoen lana ordaintzeko da.
Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluari jarraikiz, espedientea 15 egunean egonen da ikusgai, hau argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.
Beiren, 2015eko maiatzaren 8an.–Mankomunitateko burua, Sergio Fresán Oroz.
Iragarkiaren kodea: L1507646