2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Ediktua. Gora jotzeko 15-00972 errekurtsoa
2015eko maiatzaren 18an, Baztango Udaleko alkateak, Garbiñe Elizegi Narbartek, hitzez hitz honela dioen 77/2015 Ebazpena eman zuen.
“Ikusirik, 15-00972 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoaren inguruan, Nafarroako Administrazio Auzitegiak bidalitako agiriak; errekurtso hori Begoña Sanzberro Iturriria, María Carmen Iribarren Iribarren eta María Isabel Olave Ballarena Baztango Udaleko zinegotziek aurkeztu zuten, Baztango Udaleko Osoko Bilkurak 2015/02/26an hartutako erabakiaren kontra, zeinaren bidez Baztango Francisco Joaquin Iriarte Zahar eta Jubilatuen Etxeko Estatutuen aldaketa onetsi baitzen.
EBAZTEN DUT:
Espedientean agertzen diren interesdunei errekurtsoaren berri jakinaraztea eta ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, administrazio-espedientean agertzen diren interesdun guztiek jakin dezaten, eta haiei dei egitea errekurtsoan ager daitezen, Nafarroako Administrazio Auzitegian, 10 egun balioduneko epean, hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.”
Baztanen, 2015eko maiatzaren 18an.–Alkatea, Garbiñe Elizegi Narbarte.
Iragarkiaren kodea: L1507625