2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZAGRA
Ordenantza, Aparkatze txartelak ematea arautzen duena.
Hasierako onespena
Azagrako Udalak, 2015eko apirilaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Ezgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza; orobat, jendaurrean edukitzea, iragarkia aldez aurretik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratuta, hogeita hamar egunean eduki ere, bitarte horretan interesdunek espedientea azter dezaten eta komenigarri iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Azagran, 2015eko maiatzaren 13an.–Alkatea, Ismael Pastor Murgui.
Iragarkiaren kodea: L1507427