102. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

Zirkulazioaren gaineko ordenantza. Hasierako onespena

Azagrako Udalak, 2015eko apirilaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Zirkulazioaren gaineko udal ordenantza, baita hura jendaurrean edukitzea ere, hogeita hamar egunean, iragarkia aitzinetik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratuta, bitarte horretan interesdunek espedientea azter dezaten eta komenigarri iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Azagran, 2015eko maiatzaren 13an.–Alkatea, Ismael Pastor Murgui.

Iragarkiaren kodea: L1507416