2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARGUEDAS
Aldaketa aurrekontuetan.
Hasierako onespena
Arguedasko Udalak, 2015eko martxoaren 27an egin osoko bilkuran, aldaketa onetsi zuen, hasiera batean, 2014tik 2015era luzatutako udal aurrekontuan.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Arguedasen, 2015eko apirilaren 15ean.–Alkatea, Fernando Mendoza Rodríguez.
Iragarkiaren kodea: L1507308