102. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 28a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

OLAZTI

Ebazpenaren jakinarazpena

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 60. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, aditzera ematen da eranskinean aipatzen den interesdunari dagokion zehapen espedienteari hasiera eman zaiola, Herri bideen, pisten eta oihan bideen erabilera arautzen duen ordenantza eta Olaztiko herrilurretan eroritako zuhaitzen aprobetxamendua hausteagatik. Zehapen espedientearen hasieraren eta zehapen horiek ezartzearen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza hau gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegian, hilabeteko epean, jakinarazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzien salari edo epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Olaztin, 2015eko maiatzaren 18an.–Alkatea, Gurutze Rodríguez Armendariz.

ERANSKINA

Ebazpen zenbakia: 102/2015.

Interesduna: Pedro Luis Gracia Acin.

Gaia: zehapen espedientea, Herri bideen, pisten eta oihan bideen erabilera arautzen duen ordenantza eta Olaztiko herrilurretan eroritako zuhaitzen aprobetxamendua hausteagatik.

Interesdunak espediente hau aztertu ahalko du udal bulegoetan, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 15 eguneko epean.

Iragarkiaren kodea: L1507602