2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGOITZ
Aldaketa plantilla organikoan.
Hasierako onespena
Agoizko Udalak, 2015-05-07ko bilkuran, besteak beste, Udalaren plantilla organikoko hasierako aldaketa onetsi zuen; honela onetsi ere:
–Zerbitzu anitzetako enplegatua. Funtzionarioa. D taldea. Lanpostuko osagarria: %33,21. Taldeko osagarria: %17,36. Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua. Lanpostu kopurua: bat.
–Zerbitzu anitzetako enplegatua. Funtzionarioa. E maila. Lanpostuko osagarria: %33,21. Taldeko osagarria: %20,56. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostu kopurua: iraungitzekoa.
Plantillako aldaketa onetsia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantillako aldaketa Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Agoitzen, 2015eko maiatzaren 13an.–Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: L1507353