102. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

MADRILGO LAN ARLOKO 31. EPAITEGIA

Jakinarazpen zedula. 98/2015 prozedura arrunta

Amalia Del Castillo De Comas andrea, Madrilgo Lan arloko 31. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: prozedura arrunta dela-eta Ana Belén de Castro Almuiña andreak eskaturik Vino y Gastronomía y Comunicación SLren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 98/2015 prozeduran, ondoko epaia eman da, hitzez hitz honela dioena:

Baiesten dut Ana Belén de Castro Almuiña andreak jarritako demanda, eta, horrenbestez, Vino y Gastronomía y Comunicación SL kondenatzen dut auzi-jartzaileari 14.086,24 euro gordin ordaintzera soldata gisara eta %10 berandutza gisara. Eta Soldatak Bermatzeko Funtsa absolbitzen dut, Langileen Estatutuaren 33. artikulua deusetan ukatu gabe.

Eta Vino y Gastronomía y Comunicación SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialean zedularen edo ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, horretarako ezarritako bitartekoaren bidez, salbu eta autoenak, epaienak edo prozedurari bukaera ematen dioten edo intzidente bat ebazten duten dekretuenak, edo epatzeenak.

Madrilen, 2015eko martxoaren 25ean.–Idazkari judiziala, Amalia del Castillo de Comas.

Iragarkiaren kodea: J1505319