2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Jarduerarako lizentzia. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukituak gertatzen direnek.
Sustatzailea: Aralar Rebabados y Soldadura, S. Coop. L. Jarduera: jarduera sailkatua handitzea, altzairu herdoilgaizko piezen desugerketa eta pasibazio prozesurako. Tokia: 4. poligonoko 1266. lurzatia, Altsasuko Ibarrea industrialdean.
Altsasun, 2015eko apirilaren 27an.–Alkatea, Garazi Urrestarazu Zubizarreta.
Iragarkiaren kodea: L1506466