102. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. Lan baldintzen funtsezko aldaketa, 136/2015

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: lan baldintzen funtsezko aldaketaren ondoriozko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 0000136/2015 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Zitazioa egin bekie alderdiei ager daitezen adiskidetze-ekitaldira, idazkari judizialaren aurrean, eta adiskidetze-ekitaldira eta judiziora, bidezko bada, epaile magistratuaren aurrean (deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik). 2015eko ekainaren 16ko 09:25ean eginen da adiskidetze-ekitaldia epaitegi honetako idazkari judizialaren bulegoan, eta, bidezko bada, 2015eko ekainaren 16ko 09:30ean, adiskidetze-ekitaldia eta judizioa, 104. judizio-aretoan (1. solairua), Iruñeko San Roke kaleko 4an.

Eta Inserco 2000 Sociedad Limitadari, Integración de Servicios en Reciclaje en Medio Ambiente, Sociedad Limitadari eta Transportes Sangüesa Galindo Sociedad Limitadari zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru egun balioduneko epean.

Iruñean, 2015eko maiatzaren 15ean.–Idazkari judiziala, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1507621