2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Aurrekontuan 3/2015 aldaketa egiteko espedientea.
Behin betiko onespena
Altsasuko Udalak, 2015eko martxoaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2014tik 2015era luzatutako aurrekontuan kreditu berezia egiteko 3/2015 espedientea.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, delako espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publikotasunari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu lege beraren 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, 2015eko martxoaren 31ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia.
Jendaurrean egoteko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraituz, iragarkia argitaratzen da.
GASTU GOITITUAK:
KONTU-SAILA | IZENA | BEHAR DEN ZENBATEKOA (euroak) |
1 4537 13111 | Aisialdiko aldi batekoen ordainsaria | 51.753,19 |
1 4537 22004 | Aisialdiko jardueretako materialak | 4.987,75 |
GUZTIRA | 56.740,94 |
Aurreko kreditu aldaketak honako kontu-sail hauen bidez finantzatuko dira:
KONTU-SAILA | IZENA | BEHAR DEN ZENBATEKOA (euroak) |
1 3130 13111 | Kontrat. ordainsariak, desgait. baterag. | 10.982,00 |
1 4536 13111 | Ludotekako aldi batekoen ordansaria (3-12koen baterag. zatia) | 4.616,19 |
1 4536 13112 | Aldi batekoen ordainsaria, Udan Euskaraz | 36.155,00 |
1 3130 22005 | Desgait. Baterag. materialak | 1.200,00 |
1 4536 22617 | Jarduerak eta lantegiak Udan Euskaraz | 3.337,75 |
1 4536 22004 | Ludotekarako materiala (partziala) | 450,00 |
GUZTIRA | 56.740,94 |
Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka ondoko bide hauetako bat erabil daitekeela:
A) Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Altsasun, 2015eko apirilaren 23an.–Alkatea, Garazi Urrestarazu Zubizarreta.
Iragarkiaren kodea: L1506463