100. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aurrekontuko aldaketen espedientea. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2015eko maiatzaren 6an egin osoko bilkuran, ezarritako legezko quoruma izanik, hasiera batean onetsi zuen 2015eko ekitaldiko aurrekontu luzatuan aldaketak egiteko espediente bat.

Espedientea interesdunen eskura dago, aztertzeko eta bidezko alegazioak egiteko aukera izan dezaten, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Noain Elortzibarren, 2015eko maiatzaren 8an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1507258