100. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Udalaren jabetzako finkaren trukea

Udalak, 2015eko maiatzaren 7ko osoko bilkuran, abian jarri du Udalaren jabetzako finka baten trukea egiteko espedientea, kirol erabilerako lur batzuk hartzeko, atletismoko egungo pisten ondoan (finka guztiak, A.R.–1 banaketa eremukoak).

Ondasunak besterentzeko modu horretarako ezarritako prozedura betetzeko, ediktu hau argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean, trukea egiteko eskaintza publiko gisa; truke horretan esku hartu ahalko dute A.R.–1 banaketa eremuari atxikitako S.L.D.–2 dotazioetarako tokiko sisteman kirol erabilerako egokiak diren ondasunak dituzten titularrek.

Lodosan, 2015eko maiatzaren 8an.–Alkatea, Pablo Azcona Molinet.

Iragarkiaren kodea: L1507175