100. ALDIZKARIA - 2015eko maiatzaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGEZA

Ur horniduraren prezio publikoak arautzen dituen
ordenantzaren eranskineko aldaketa. Behin betiko onespena

Agezako Kontzejuko Batzarrak, 2014ko abenduaren 30ean egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Ur horniduraren prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren eranskinean.

Onespen horren iragarkia otsailaren 23an argitaratu zen, 2015eko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, baita hogeita hamar egunean ikusgai eduki ere Kontzejuaren iragarki oholean, interesdunek azter zezaten eta, nahi izanez gero, erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez zitzaten.

Jendaurreko epea inolako erreklamazio, kexa edo oharrik jaso gabe iragan denez, behin betiko onetsi da aipatu ordenantza eta argitara eman, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraituz.

Agezan, 2015eko martxoaren 27an.–Alkate kontzejuburua, Javier Marco Apesteguia.

UR HORNIDURAREN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN
DITUEN ORDENANTZAREN ERANSKINA

Tarifak

Hornidura-Saneamendua

a) Hornidura zerbitzua erabilgarri edukitzeagatik eta bera mantentzeko lanengatik:

1.–Kontagailua: 13,00 mm: 6,30 euro hiruhilekoan.

2.–Kontagailua: 25,00 mm: 15,53 euro hiruhilekoan.

Hornidurengatik:

1.–Etxean erabiltzeko: 0,52 euro.

2.–Etxeko eta ureztatzeko erabilera:

hilean 15 m³ bitarte: 0,52 euro.

hilean 15 m³-tik goiti: 0,99 euro.

3.–Ureztatzeko: 0,99 euro.

4.–Etxean eta aisialdian erabiltzeko:

hilean 15 m³ bitarte: 0,52 euro.

hilean 15 m³-tik goiti: 0,99 euro.

5.–Aisialdian erabiltzeko: 0,99 euro.

3.–Industrian eta abeltzaintzan erabiltzeko: 0,99 euro, hornidura sarearekin lotu gabe.

c) Harguneak ura banatzeko eta/edo hondakin urak husteko sareekin lotzeagatik:

1.–Hornidura sareko hargunea: 309,00 euro.

2.–Saneamendu sareko hargunea: 370,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L1507245