95. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AURITZ

Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen
ordenantzako aldaketa. Behin betiko onespena

Aurizko Udalak, 2014ko otsailaren 11ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzako aldaketa. Onespenaren erabakia 2014ko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 13an. Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsi da eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu zuen hartan, xedatutakoari jarraikiz.

HERRILURRETAKO APROBETXAMENDUAK
ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAKO ALDAKETA

16. artikulua. Oro har, Aurizko herrilurretako aprobetxamenduen onuradun izanen dira familia unitateak, baldin eta titularrak honako baldintza hauek betetzen baditu:

a) Adinez nagusi izatea, edo bere kontu bizi den adingabea izatea nahiz judizialki gaitua.

b) Udaleko Biztanle Erroldan inskribatua egotea hiru urteko antzinatasunez bederen, egur loteen aprobetxamenduaren kasuan izan ezik, horretarako urte beteko antzinatasuna eskatuko baita.

c) Benetan eta jarraian bizitzea Auritzen, urtean bederatzi hilabetez bederen, edo bestela dagokion auzolanetan parte hartzea, Udalak onetsitako auzolana arautzeko ordenantzan ezarritakoaren arabera.

d) Aurizko Udalarekin zerga-betebeharrak egunean izatea.

Auritzen, 2014ko maiatzaren 12an.–Alkatea, Jose Irigaray Gil.

Iragarkiaren kodea: L1406999