95. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

Olagueko 2. sektorean 11. poligonoko 93, 94, 95. lurzatiak urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Anueko Udaleko alkate udalburuak, 2014ko maiatzaren 8an eman ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zuen Olagueko 2. sektorean 11. poligonoko 93, 94, 95. lurzatiak urbanizatzeko proiektua, Glopuy, S.L.k sustatua. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 134, 76, 74 eta 81.1 artikuluetan agindutako ondorioak izan ditzan, argitara ematen da iragarki hau.

Olaguen (Anue), 2014ko maiatzaren 8an.–Alkatea, Raúl Pascal Egozcue.

Iragarkiaren kodea: L1406980