95. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 19a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. 75/2014 jabari espedientea

Raúl Asensio Echegoyen jauna, Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: aipatuko den finkaren inmatrikulazioa dela-eta Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegi honetan bideratu den 75/2014 jabari-espedientearen barnean, gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez erabaki da zitazioa egitea egonleku edo helbide ezezaguna duten interesdunei eta deskribatu den finkaren eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagun guztiei, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean espedientera ager daitezen, beren eskubidearen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko.

Hona hemen finkaren deskribapena:

El Estremar izeneko finka, Tuterako mugapean, Valpertuna aldean, Acogido Alto alderdian. Katastroko erreferentzia: 34. poligonoko 225. eta 226. lurzatiak. Azalera: 43 hektarea, 15 area, 66 zentiarea eta 666 dezimetro koadro. Finka barruan ponparako etxola bat dago, Ebroko Ur Konfederazioarena. Bere azalera berrogeita bederatzi metro koadrokoa da. Hego-ekialdeko txokoan, Fontellasko mugan, enklabe bat dago, Maximo-Urbano Francés Corngaorena, poligono bereko 227. lurzatia osatzen duena. Lodosa Ubidearen ertzean hedatzen den eremuak 16.385,46 m²-ko azalera du. Mugak: iparraldean, ekialdean eta mendebaldean: Lodosako Ubidea, edo Victoria Eugenciarena; eta hegoaldean, Fontellasko udal mugapea.

Eta horiei zitazioa egiteko eta legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egiten dut.

Tuteran, 2014ko martxoaren 3an.–Idazkari judiziala, Raúl Asensio Echegoyen.

Iragarkiaren kodea: J1406484