95. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 19a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua
Titulu judizialak betearazteko 58/2014 prozedura

Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: lan arloko epaitegi honetan bideratu den 58/2014 betearazpen-prozeduran autoa eta dekretua eman dira 2014ko apirilaren 10ean, eta interesdunek haien kopia dute eskura bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko.

Eta Boresbar, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2014ko maiatzaren 6an.–Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1406612