95. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 19a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. Kaleratzeak/Kargu-uzteak oro har, 870/2013

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: kaleratze/kargu-uzte orokorrengatiko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 870/2013 prozesuan, ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Zitazioa egin bekie alderdiei ager daitezen adiskidetze-ekitaldira, idazkari judizialaren aurrean, eta adiskidetze-ekitaldira eta judiziora, bidezko bada, epaile magistratuaren aurrean (deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik). 2014ko ekainaren 24ko 09:25ean eginen da adiskidetze-ekitaldia epaitegi honetako idazkari judizialaren bulegoan, eta, bidezko bada, 2014ko ekainaren 24ko 09:30ean, adiskidetze-ekitaldia eta judizioa, 104. judizio-aretoan (1. solairua), Iruñeko San Roke kaleko 4an.

Eta Integral Phone, S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2014ko maiatzaren 6an.–Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1406662