95. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Gora jotzeko errekurtsoa, Enpresa Zientzietako diplomadunaren lanpostuetan aritzeko deialdien kontra.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak martxoaren 3an eman 505/2014 Ebazpenaren bidez, Enpresa Zientzietako diplomadunaren lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez egiteko deialdiak onetsi ziren; bata, aldi baterako kontratazioetarako, eta bestea, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko. Horiez gain, lanpostu horretan trebatzeko lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko proba egiteko deialdia ere onesten da. 2014ko 56. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 24an.

Estíbaliz Díez Solorzano andreak eta Daniel Hernandorena Largo jaunak gora jotzeko bi errekurtso jarri dituzte Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren martxoaren 3ko 505/2014 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Enpresa Zientzietako diplomadunaren lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda osatzeko deialdiak onetsi ziren. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdunei horren berri ematen zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal izateko, dela Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), dela Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan adierazitako baliabideak erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2014ko maiatzaren 6an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1406654