95. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 19a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Ediktua. 153/2011 prozedura

Antonio Fernández Ayesa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako idazkaria.

Aditzera ematen dut: 153/2011 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan epaia eman da eta irmo geratu da. Hona hemen horren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

154/2014 epaia.

Magistratu jaunak: Joaquín Galve Sauras, Antonio Rubio Pérez eta Francisco Javier Pueyo Calleja.

Iruñean, 2014ko martxoaren 13an.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, aipatu magistratu jaunek osatutakoak, Nafarroako Gobernuak 2010eko abenduaren 20an hartutako Erabakiaren aurkako 153/2011 errekurtsoaren autoak aztertu ditu. Erabaki horren bidez, “Nafarroa 2012 Plana. Lehentasunezko jarduketa: Nafarroan etxebizitza babestuak sustatzeko plana” izenekoaren barnean Galarko eta Zizurko udal mugapeetan Gendulain izeneko alderdian etxebizitza babestuetarako bizitegi eremu bat garatzeko udalez gaindiko plan sektoriala onetsi zen. Alderdiak izan dira, errekurtsogile gisa, Zizur Zendeako Udala eta Galar Zendeako Udala, Rafael Ortega Yagüe prokuradore jaunak ordezkatua eta Antonio Madurga Gil legelari jaunak zuzendua; demandatu gisa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua, Nafarroako Foru Komunitateko legelariak ordezkatua eta defendatua; eta, demandatukide gisa, Desarrollo Sostenible de Navarra, S.L., Pablo Epalza Ruiz de Alda prokuradore jaunak ordezkatua eta Fernando Ruiz de Alda Rodríguez legelari jaunak defendatua.

Epaitza hau eman dugu:

Baiesten dugu administrazioarekiko 132/2011 auzi-errekurtso hau, eta deklaratzen dugu Nafarroako Gobernuak 2010eko abenduaren 20an hartutako Erabakia deuseza dela, antolamendu juridikoari aurka egiten diolako. Erabaki horren bidez, “Nafarroa 2012 Plana. Lehentasunezko jarduketa: Nafarroan etxebizitza babestuak sustatzeko plana” izenekoaren barnean Galarko eta Zizurko udal mugapeetan Gendulain izeneko alderdian etxebizitza babestuetarako bizitegi eremu bat garatzeko udalez gaindiko plan sektoriala onetsi zen. Kosturik gabe.

Beraz, epai honen bidez, auzialdi honetan behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dugu. Epaiaren ziurtapena autoei erantsiko zaie. Dena dela, epaiaren aurka kasazio-errekurtsoa jar daiteke.

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72.2 eta 107.2 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2014ko maiatzaren 8an.–Salako idazkaria, Antonio Fernández Ayesa.

Iragarkiaren kodea: J1406663