95. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETA

Bertaratzeko ediktua

2014ko maiatzaren 12an, Zubietako Udaleko alkateak hitzez hitz honela dioen ebazpena eman zuen:

“Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakariak, 2014ko apirilaren 14ko probidentzian, Gorka Fuentes Mujika jaunak jarritako gora jotzeko errekurtsoa jakinarazi zuen. Zubietako Udaleko Alkatetzak 2014ko martxoaren 4an eman ebazpenaren aurkakoa da errekurtsoa; ebazpen hori hirigintzako legezkotasunaren babeserako eta hautsitako ordena lehengoratzeko espedienteari dagokio eta horretan agintzen zaio 4. poligonoko 167. lurzatian (lurzoru urbanizaezinean) eraikitako etxola kentzeko.

Urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz,

Francisco Michelena Celayeta, Zubietako Udaleko alkatea naizen honek,

XEDATU DUT:

1. Nafarroako Administrazio Auzitegira bidaltzea espedientearen kopia eta alegazioen txosten idatzia.

2. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, administrazio-espedientean agertzen diren interesdun guztiek jakin dezaten, eta haiei dei egitea Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, 10 egun balioduneko epean, hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.”

Zubietan, 2014ko maiatzaren 12an.–Alkatea, Francisco Michelena Celayeta.

Iragarkiaren kodea: L1406946