95. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAITZ

1. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2014ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 28an, aurrekontuan 1. aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, 2014ko aurrekontuan egin 1. aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

GASTUAK:

Kontu-saila: 1 450 682. Kontzeptua: Ermita konpontzea. Zenbatekoa: 32.016,40 euro.

DIRU-SARRERAK:

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 32016,40 euro.

Jaitzen, 2014ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Francisco Javier Eraso Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1407065