95. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Gora jotzeko errekurtsoa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuan edo Nafarroako Zerga Ogasunean erdi mailako tituludunen lanpostuetan aritzeko deialdiaren kontra.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, irailaren 16ko 2061/2013 Ebazpenaren bidez, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuan eta Nafarroako Zerga Ogasunean erdi mailako tituludunen lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez egiteko deialdia onetsi zuen, bata aldi baterako kontratazioetarako eta bestea, prestakuntzarako, zerbitzu berezietako egoeran. Horiez gain, lau urteko bigarren prestakuntza aldian sartzeko probarako deialdia ere onetsi zuen. Deialdiak 2013ko 195. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, urriaren 9an.

Miguel Ángel Ruiz Ezponda jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak osatzeko deialdian errekurtsogileak egindako ariketa baldintzatua baliozkotzat ez jotzeko epaimahaiak hartutako erabakiaren aurka. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 112. artikuluei jarraikiz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten; alegazioak Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2014ko maiatzaren 7an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1406650