95. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ROCAFORTE

2014ko aurrekontua. Hasierako onespena

Rocaforteko Kontzejuak, 2014ko maiatzaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Kontzejuaren 2014ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Rocaforten, 2014ko maiatzaren 12an.–Alkate kontzejuburua, M.ª Eugenia Pérez Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1407008