95. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Baimena Mikel Azkargorta Boal zinegotziari,
2014ko maiatzaren 17an ezkontza zibila egiteko

Kontuan harturik heldu den maiatzaren 17an 01/2014 ezkontza zibila eginen dela Olaztiko Udaletxean, eta ezkondu beharrekoen eskariz ezkontza hori Udal honetako zinegotzi Mikel Azkargorta Boalen kontura izanen dela.

Ezkontza Zibilak egiteari buruzko abenduaren 23ko 35/1994 Legean Erregistro Zibilaren gaineko Erregelamenduaren 238. eta ondoko artikuluei dagokienez ezarritakoarekin bat, eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta ondoko artikuluetan jasotzen diren ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Udal honetako zinegotzi Mikel Azkargorta Boalen esku uztea 01/2014 ezkontza zibila egiteko eskumena. Udaletxeko osoko bilkuren aretoan eginen da, heldu den maiatzaren 17an.

Bigarrena.–Ebazpen hau Mikel Azkargorta Boal zinegotziari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea egiten duen lehenbiziko osoko bilkura arruntean.

Hirugarrena.–Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hala xedatzen baita Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluan.

Aditzera ematen dizut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dizut erabaki horren kontra errekurtso hauetako bat para daitekeela, hautara:

Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien gaineko jurisdikzioan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Olaztin, 2014ko apirilaren 21ean.–Alkatea, Gurutze Rodríguez Armendariz.

Iragarkiaren kodea: L1407021