95. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

2014ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Leozko Udalak, 2014ko apirilaren 30eko osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2014ko plantilla organikoa, lanpostuen zerrenda eta haien egoera juridikoa barne, baita langileen zerrenda ere.

Espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesdunek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazio edo oharrak egin ditzaten; hori guztia honako hauek aintzat hartuz: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikulua, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen (Nafarroako Toki Araubidea eguneratzeko urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatu zuen hartako) 201. eta 202. artikuluak eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19, 20, 34 eta 35. artikuluak eta ondokoak eta horiekin bat heldu diren gainerako arauak.

Iratxetan (Leotz), 2014ko maiatzaren 12an.–Alkatea, Ramón Muruzábal del Castillo.

Iragarkiaren kodea: L1406990