95. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

2. poligonoko 790, 791, 792 eta 793. lurzatietako
xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Lakuntzako Udalak, 2014ko apirilaren 2ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Lakuntzako katastroko 2. poligonoko 790, 791, 792 eta 793. lurzatietako xehetasun azterlana, Jose Julian Garciandia Pellejerok sustatua.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, 20 egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten udal bulegoetan, bertan izanen baitute eskura; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluak xedatzen duena aplikatuz.

Lakuntzan, 2014ko apirilaren 30ean.–Alkatea, Jose Ramon Garin Lizarraga.

Iragarkiaren kodea: L1407015