95. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAONDOA

5 eta 6. aldaketak 2013ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2014ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 11n, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

2013ko aurrekontuan 5. aldaketa
egiteko proposamena

5. aldaketa 2013ko aurrekontuan: kreditu berezia

Gastu goitituak:

1. kapitulua.–1.121.13101 kontu-saila “Zuzeneko enplegu aktiboaren kontratazioa”: 300 euro.

Diru-sarrera goitituak:

4. kapitulua.–1.45503 kontu-saila “Zuzeneko enplegu aktiborako diru-laguntza”: 300 euro.

2013ko aurrekontuan 6. aldaketa
egiteko proposamena

6. aldaketa 2013ko aurrekontuan: kreditu gehikuntza.

Gastuak goititzea:

6 kapitulua.–1.581.620 kontu-saila “Oihan lanak”: 18.500 euro.

Diru-sarrera goitituak:

7. kapitulua.–1.75504 kontu-saila “Oihan lanetarako diru-laguntzak”: 16.300 euro.

Finantzabidea: Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako.

8. kapitulua.–2.200 euro.

Itzagaondoan, 2014ko maiatzaren 12an.–Alkate udalburua, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L1406950