95. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Arizko parke eolikoaren balorazio txostena.

Arizko parke eolikoari buruzko udalez gaindiko balorazio txosten partziala egin eta berraztertzen duen batzorde mistoak, 2014ko maiatzaren 13an egindako bilkuran, jendaurreko tramitea egitea erabaki zuen, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 37.3 artikuluan xedatukoarekin bat.

Horren arabera, eta Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legea garatzeko erregelamendua onesten duen irailaren 22ko 100/2008 Foru Dekretuaren 40.2 artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, aipatu balorazio txostena berrikusteko batzorde mistoko idazkariak.

Erabaki du:

1. Jendaurreko epea irekitzea, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 20 egunez, edozein pertsona fisikok edo juridikok Arizko parke eolikoari buruzko udalez gaindiko balorazio txosten partzialaren proiektua aztertu dezan ukitutako udal bakoitzeko bulegoetan, eta alegazioak idatzita aurkez ditzan, batzorde mistoari zuzenduta (Lurralde Aberastasunaren Zerbitzua, Karlos III.aren etorbidea, 4, beheko solairua, 31002 Iruña). Aipatu udaletako bulegoetan aurkezten ahalko dira, baita Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan ere (horien zerrenda ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan jaso zen, 2002ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 7an), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako erregistro eta bulegoetan.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta ukitutako udaletako iragarki oholean argitaratzea.

Iruñean, 2014ko maiatzaren 13an.–Idazkaria, Javier Lachén Barbería.

Iragarkiaren kodea: F1407045