95. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBARGOITI

Akats zuzenketa. Hilerrien udal ordenantza

2014ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 11n, Hilerrien udal ordenantzaren behin betiko onespena. Haren iragarkian akatsa badela oharturik, hona hemen zuzenketa.

Honela dioen lekuan: “5. artikulua.–Aplikatuko diren tarifak, zerbitzua eskatzen denetan ordaindu behar direnak, honako hauek dira:

–Hobiratzeak Horma-hilobian: 200 euro.

Lurpean: 150 euro.

–Hilotzak hobitik ateratzea Lurpeko gorpuak: 200 euro.

Horma-hilobiko gorpuak: 150 euro.

Eta honela behar du: “5. artikulua.–Aplikatuko diren tarifak, zerbitzua eskatzen denetan ordaindu behar direnak, honako hauek dira:

Erroldatuak:

–Hobiratzeak Lurpean: 50 euro.

Erroldatu gabeak:

–Hobiratzeak Lurpean: 450 euro.”

Ibargoitin, 2014ko maiatzaren 12an.–Alkatea, José Javier Eslava Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L1406979