95. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Aldaketa Ezkabarteko Udalaren kirol instalazioen
erabileraren erregelamenduan. Behin betiko onespena

Ezkabarteko Udalak, 2014ko apirilaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Ezkabarteko Udalaren kirol instalazioen erabileraren erregelamenduaren 24. artikuluaren aldaketa.

Hasierako onespenaren eta erregelamenduzko jendaurreko epearen iragarkia argitara eman zen 2014ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 11n, eta Udalaren iragarki oholean.

Jendaurreko epea inork alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe iraganda, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, behin aldaketa betiko onetsirik gelditu da, ondotik ematen den testuari jarraikiz.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 eta 326. artikuluetan eta aplikatzen ahal den gainerako legerian ezarritakoa betetzeko.

Ezkabarteko Udalaren kirol instalazioen erabileraren erregelamenduan egin aldaketaren testua.

“Artikulu bakarra.–Ezkabarteko Udalaren kirol instalazioen erabileraren erregelamenduaren 24. artikulua etorkizunean honela geldituko da idatzirik:

24. artikulua: Ikastaroa abiarazi ondoren jardueretan izena eman nahi duten pertsonek hori egiten ahalko dute, jarduera horretan plaza libreak badaude. Ikastaroaren prezioa jarduera bukatu arte gelditzen den denboraren heinekoa izanen da.”

Ezkabarten, 2014ko maiatzaren 13an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L1407033