95. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

2. poligonoko 203. lurzatiaren xehetasun azterlana.
Hasierako onespena

Burlatako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2014ko apirilaren 7an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Jasokundea karrikako 1eko jabeen elkarteak udalerri honetako 2. poligonoko 203. lurzatian (Jasokundea karrikako 1a) oztopo arkitektonikoak kentzeko eta igogailua paratzeko aurkeztu duen xehetasun azterlana, Carlos Urzainqui Domínguez arkitektoak prestatua eta 2014ko urtarrilaren 30eko data duena, eta haren eranskina, 2014ko martxoaren 30eko data duena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Burlatan, 2014ko maiatzaren 12an.–Alkatea, Juan Carlos González Muñoz.

Iragarkiaren kodea: L1406956