95. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Oztopo arkitektonikoak kentzeko Plan Berezia.
Okupazio akta egiteko zitazioa

Nafarroako Gobernuak, 2014ko martxoaren 26an egin bilkuran, “Beriaingo Bosquecillo kaleko 2. zenbakian dagoen etxebizitza eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzeko plan bereziak” ukitzen dituen ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazi du, nahitaez desjabetzeko.

Alkatetzaren 62/2014 Ebazpenaren bidez, aipatu planak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrari dei egin zaio, Beriaingo Udaletxera ager dadin, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aitzineko akta egitera eta, hala bada, behin betiko okupaziokoa.

Non eginen den: Beriaingo Udaletxean. Eguna: 2014ko maiatzaren 30ean. Ordua: 11:00etan. Titularra: Alejandra Francisco Rodríguez. 10.321. finka, 3137. liburukia, 133. liburua, 157. orria, 2. inskripzioa. Azalera: 0,85 m²-ko azalera erabilgarria, Bosquecillo kaleko 2. zenbakian dagoen eraikineko 2.a C etxebizitzaren jaki-tokian. Udalerria: Beriain.

Beriainen, 2014ko maiatzaren 13an.–Alkatea, Tomás Prieto Blanco.

Iragarkiaren kodea: L1407047