95. ALDIZKARIA - 2014ko maiatzaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

299/2014 FORU AGINDUA, maiatzaren 9koa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, apirilaren 25eko 264/2014 Foru Agindua aldatzen duena, hartan, CCOO, ELA, LAB eta UGT sindikatuek deitutako greba mugagabea dela eta, Nafarroako Gobernuarekin itundutako egoitzetan zaindutako desgaitasunen bat duten egoiliarrei eman beharreko funtsezko gutxieneko arreta zerbitzuak arautzen baitira.

CCOO, ELA, LAB eta UGT sindikatuek, 2014ko martxoaren 13an igorritako jakinarazpenaren bidez, greba iragarri zuten desgaitasunen bat duten pertsonei arreta ematen zaien egoitzetan, Nafarroako Gobernuarekin ituna duten eta SAR Quavitae, Aspace Residencial eta ADACEN entitateek kudeatzen dituzten egoitzetan hain zuzen ere; greba hori 2014ko martxoaren 25ean eta 30ean, eta apirilaren 1ean eta 6an egiteko zen, 08:00etatik 10:00etara, 15:00etatik 17:00etara, eta 22:00etatik 00:00etara.

Horrekin batera, greba partzialerako deia egin zuten apirilaren 8rako, 13rako, 15erako eta 20rako, 08:00etatik 12:00etara, 15:00etatik 19:00etara eta 22:00etatik 02:00etara. Apirilaren 22an, 27an eta 29an egun osoko grebarako egin zen deia, eta 2014ko maiatzaren 1etik aurrera, mugagabeko grebarako.

Greba deialdi horrek egoitza hauei eragiten die:

–Erronkari Ibarra zentroa (Iruña).

–Oncineda zentroa (Lizarra).

–La Atalaya zentroa (Tutera).

–Las Hayas zentroa (Sarriguren).

–Monjardín eguneko zentroa (Sarriguren).

–Ramón y Cajal zentroa (Zizur Txikia).

–Carmen Aldave zentroa (Iruña).

–Infanta Elena zentroa (Cordovilla).

–ADACEN zentroa (Mutiloa).

–Pisu babestu funtzionalak.

Gizarte Politiketako kontseilariaren foru aginduen bidez finkatu dira funtsezko gutxieneko zerbitzuak, eta 2014ko maiatzaren 1etik aurrerako greba mugagabeari dagozkionak apirilaren 25eko 264/2014 Foru Aginduaren bidez zehaztu dira (83. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 30ekoa).

Foru agindu horretan funtsezko gutxieneko zerbitzuak ezartzen dira, bai orokorrak, bai partikularrak, eta grebarako deialdiak eragindako zentro bakoitzari eta lanbide bakoitzari dagozkio.

Hori dela eta, Infanta Elena zentroko egoiliarren ezaugarri bereziak direla medio, bidezkotzat jo da zentro horretarako ezarritako gutxieneko zerbitzuak handitzea.

Bertako egoiliarrek askotariko desgaitasunak dituzte eta, mugitu ezin direnez, erabateko laguntza behar dute beren autonomia pertsonaleko oinarrizko jardueretan, hala nola, jaikitzeko, garbitzeko, komunera joateko eta jateko. Horregatik, ezarrita dauden gutxieneko zerbitzuak aldatzen dira, bai zuzeneko arreta ematen duten langileei dagokienez, bai zerbitzu orokorretako langileei dagokienez; izan ere, lehendik ezarritakoek arreta eskasia, erabiltzaileak babes eta defentsarik gabe gelditzea eta haien zein familiakoen etengabeko kexak eragiten ari dira.

Horrenbestez, kontuan hartuta Espainiako Konstituzioaren 28.2 artikuluan, martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege Dekretuaren 10. artikuluko 2. lerroaldean eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 58.b) artikuluan xedatutakoa, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

Lehendabizikoa.–Infanta Elena zentroan zuzeneko arreta ematen duten gutxieneko langileei eta zerbitzu orokorretako gutxieneko langileei dagokienez, apirilaren 25eko 264/2014 Foru Agindua aldatzea, ondoren adierazi bezala uzteko; hartan, CCOO, ELA, LAB eta UGT sindikatuek deitutako greba mugagabea dela eta, Nafarroako Gobernuarekin itundutako egoitzetan zaindutako desgaitasunen bat duten egoiliarrei eman beharreko funtsezko gutxieneko arreta zerbitzuak arautu ziren.

b.1) Hauek izanen dira zuzeneko arreta ematen duten gutxieneko langileak (zaintzaileak, begiraleak):

–Desgaitasun fisikoa edo askotariko desgaitasunak dituztenei arreta ematen dieten zentroak:

ZENTROAK

MODALITATEA

ORDU TARTEAK

ZAINTZAILE
ETA BEGIRALEEN
GUTXIENEKO ZERBITZUAK

Infanta Elena

Egoitzako arreta

Goizeko txanda

%90, unitateko

Arratsaldeko txanda

%90, unitateko

Gaueko txanda

%90, unitateko

Portzentaje horiek aplikatuta dezimalen bat sortzen bada langileen kalkulua egitean, gorantz doituko da, hurrengo unitatera eramanez.

b.2) Hauek izanen dira zerbitzu orokorretako gutxieneko langileak (garbiketa, arropen garbitokia, sukaldea):

–Desgaitasun fisikoa edo askotariko desgaitasunak dituztenei arreta ematen dieten zentroak:

ZENTROAK

MODALITATEA

ORDU TARTEAK

ZERBITZU
OROKORRETAKO
GUTXIENEKO ZERBITZUAK

Infanta Elena

Egoitzako arreta

Goizeko txanda

%90

Arratsaldeko txanda

%90

Aipatu portzentajea aplikatzean ateratzen den edozein dezimal doitzeko, goragoko hurrengo unitate osora eramanen da.

Bigarrena.–Foru agindu honek ukitzen ez dituen gutxieneko zerbitzuak apirilaren 25eko 264/2014 Foru Aginduak aurreikusitako moduan geldituko dira, foru agindu hori aplikatuko baita.

Hirugarrena.–Egoitzako erabiltzaileak zaindu ohi dituzten gutxieneko zerbitzuetako langileek eginen dituzte aipatu funtsezko zerbitzuak.

Laugarrena.–Lehen zenbakian aipatu diren gutxieneko zerbitzuak egiteko hautatzen diren langileek zerbitzurik ez ematea edo zerbitzua edonola ere aldatzea legez kanpokotzat joko da ondorio guztietarako, martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege Dekretuaren 16. artikuluan xedatutakoarekin bat. Betetzen ez dutenek edo araua hausten dutenek erantzun egin beharko dute.

Bosgarrena.–Aurreko artikuluetan xedatutakoak ez die inolako mugarik jarriko greba erregulatzen duen araudiak egoera horretako langileei aitortzen dizkien eskubideei.

Seigarrena.–Foru agindu hau jakinaraztea sindikatu hauei: CC.OO. (jakinarazpenetarako helbidea, Zaragozako etorb., 12, 5.a, 31003); ELA (jakinarazpenetarako helbidea, Iturralde y Suit kalea, aurrealdea, 10, 31004); UGT (jakinarazpenetarako helbidea, Zaragozako etorb., 12, 3.a, 31003); eta LAB (jakinarazpenetarako helbidea, Arga ibaia, 12-14 behea, 31014).

Zazpigarrena.–Foru agindu hau Infanta Elena zentroko Zuzendaritzari (Cordovilla) igortzea.

Zortzigarrena.–Jakinarazten denetik bertatik ondorioak izanen baditu ere, foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Bederatzigarrena.–Foru agindu honek ez du bide administratiboa amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.2.a) artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 115.1. artikuluan ezarrita dagoenarekin bat.

Iruñean, 2014ko maiatzaren 9an.–Gizarte Politiketako kontseilaria, Iñigo Alli Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1406895